Edukira joan

Orrialde:AxularGero.djvu/60

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

hura biharamuneko bezala, gu ere, ez iakin noizko, benturaz gaurko, Iainkoaz beraz, Iainkoak sentenzia emanik kondenatuak gaudenaz geroztik.

Sar balitza iustiziak hamar gizon garzelean barrena urkhabera kondenaturik, eta handik athera balitza galtzera egun bat, eta bihar edo bertze egun batez bertze bat, edo bia. Othe lizateke nehor ere, heken artean, bizitze luzearen esperantza luenik? Edo zeren eztuten lehena atheratzen, azkena izanen dela segur lizenik? Eztut uste. Bada mundu haur ezta bertze gauzarik, gure heriotzera kondenaturik gaudenon garzele bat baizen. Eta garzele hunetarik atheratzen gaitu Iainkoaren iustiziak, egun bat, bihar bertze bat, bata lehen, bertzea gero, eztaki nehork noiz, ezta segurantzarik. Beraz gauden erne, gauden prestik, segurantzarik eztenaz geroztik.

39 Komunzki ahotan dabillan solhasa da: eztugu geroko segurantzarik, bethi gara periletan. Eta hala da egia. Zeren gutien uste dugunean, geure gogarenik gaudenean eta aitzinerat ere anhitz gauzaren egiteko gogo hartzen dugunean, atrapatzen baikaitu heriotzeak.