Nescit homo finem suum, sed sicut pisces capiuntur hamo, et aves laqueo comprehenduntur, sic capiuntur homines tempore malo (Eccl. 9). Eztaki gizonak bere finaren berririk, baiña nola amuak atzemaiten baititu arrainak eta hegaztinak segadak, hala gizonak ere atzemaiteintu bere heriotzeak. Arraiña alha denean, bazkari datxekanean, eta bere ustez hobekienik dagoenean atrapatzen du arrantzaleak, eta bai hegaztina ere ihiztariak. Hala atrapatzen du bada bekhatorea ere heriotzeak bere bekhatuei bere gogarenik datxetenean, gozokienik alha zaienean, eta gutien uste duenean.
Midikuen errana da, presuna batek, sendoen denean, duela eritzeko perilik gehiena. Eta hala noiz eta uste baituzu, heriotzea zureganik dagoela urrunenik, orduan ohi dago komunzki hurbilenik. Zorrak pagatu dituzunean, etxe berria egin duzunean, umeak ezkondu dituzunean. Finean, zeure egitekoei garaiturik, bake on batean iartzera, eta zerbait sosegu eta plazer zeure buruari emaitera prestatzen zarenean, han da berehala heriotzea.
Ezkara deus ere, beirakiaren pare gara eta are beirakia baiño perilos eta hautskorrago. Eztugu beirakiak bezanbat indar eta sophortu ere. Quid fragilius vase vitreo? Et tamen servatur et durat per saecula. Etsi casus vitreo vasi timentur, senectus ei et febris non timetur, (August, serm. 1 de verbis Dom. tom. 10) dio