Edukira joan

Orrialde:AxularGero.djvu/66

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

rela hillen, sinhets arazi. Ordea nola guk orai bertzeren baithan ikhusiz, eta geure baithan ere zaharzeaz eta flakatzeaz frogatuz, baitakigu segurki eta gerthuki, hil behar dugula, eztugula itzurtzerik, eta ez nehoizko segurantzarik, ezin engana gaitzake gu, gure lehenbiziko aita-ama hek bezain erraxki. Gurekikotzat, guri ezkarela hillen sinhets arazitzeko, edo sinhesten baikendu bezala, eragiteko, bertze bide bat hartzen du, bertze ioko thaillu bat iokatzen du, bertze maiñaz eta trazaz usatzen du. Ez osoki, ez kolpe batez, baiña aphur bana eta egunetik egunera luzatuz atrapatzen gaitu. Sinhets arazitzen deraku, ezkarela egun hillen, ezkarela bihar hillen, eta bihar bezain ephe luzerik ez, eta bihar arteiño bizitzeko esperantza eztuenik: eta halatan eta handik, nola ezpaitugu uste egun hillen garela eta ez bihar ere, bizitzen gara, segur baikina bezala, edo sekulan hillen ezkarela baikiniaki bezala.

Eztakigu noiz hillen garen, eztakigu noiz izanen den gure azken eguna: ezta beraz arrazoin, iakin dezagun, noiz izanen ezten ere. Ordea badirudi ezen, noiz izanen den ezpadakigu ere, badakigula noiz izanen ezten. Zeren erraiten dugu ezen