Edukira joan

Orrialde:Brabante'ko Jenobeba (1929).djvu/12

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

16Oyen etxeko sarrera izan zan
prozesiyo bat bezela,
ainbeste jende akonpañatzen
aldamenian zutela.
Gero Kondiak esan ziyoten
erretira zitezela;
Andre Kondesak agindutako
dana emango ziyela.

17Konde-kondesak ibiltzen ziran
alkarren aldamenian,
nola etxian, ala kanpuan,
atera biar zanian,
zeruko santu-santak bezela
ain bizimodu onian
Jaungoikuaren borondatera
obediturik danian.

18Ango jendia gozatu zuben
eguzki batek bezela:
bazirudiyen inguru artan
gabik illuntzen etzala,
ona zalako eskerrak milla
askok ematen zizkala.
Gurasuari karta egin ziyen
txit ondo bizi zirala.