Orri hau berrikusia izan da
juateko oitura zuten:
linaya artu, kanta onak esan,
ardatzian zan aritzen;
senarra, berriz, kitartxuakin
kantari ari laguntzen...
Gau artan bertan Kondiarentzak
gerrara deya izan zuten.
Erregegandik bi zaldun ziran
kondiagana etorri:
beren arteko pasaizuak
esan zizkaten alkarri.
Andre Kondesak betikan gora
laster zituben ekarri:
alki banatan jan zezatela
mayian zituben jarri.
Soldadubari agindu ziyen
gerra-soñua jotzeko;
bakoitza beren erremintakin
prebenituta jazteko:
egun askoko bidia zala;
abere onak jartzeko...
deya zutela al zan lenena
moruetara juateko.