Orri hau berrikusia izan da
lenbizi ibilli zala,
gero senarra prestatu zuben
asko nai ziyon bezela:
lantza ta ezpata berak, esanaz,
eskura eman zizkala,
Jaungoikuaren banderapian
ondo dantzatu zitzala.
Burutik asi oñetaraño
armatu zuben Kondia;
besora auspez jauzi zitzayon;
errukitu zan jendia:
—«O Jenobeba! Ez egin negar,
nere emazte noblia!
Golo uzten det zure emengo
danen begiratzalia».
Azken-agurra doi-doi egin-ta
gelara juan zan atzera,
negar-malkuak zerizkiyola
Jaunari errezatzera:
Ala on ba'zan senarra ondo
etorri zedin etxera...
O Jenobeba! Gutxi ikusi-ta
mundutik juana etzera!