Edukira joan

Orrialde:Brabante'ko Jenobeba (1929).djvu/15

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

25Golo ori zan Konde-kondesen
gauzen gobernatzalia;
buruz bizkorra, iztun ederra,
gezur-zurikatzalialia;
ain kontzientzi galdukua ta,
griña txar danen jabia...
itz gutxirekin bukatutzeko
besteren andre-zalia.
 
26Kondia juan zan egunetikan
Golo asi zan zabartzen,
eguneroko ase-betiak,
erriya gogor zamatzen;
Etxekoandria zurikeriyan
nola txoratu asmatzen...
baña buruan zer zebilkiyen
etziyon garbi azaltzen.
 
27Sifre-burgoko gaztelu artan
ezkillak jotzen zituzten;
aitu orduko Jenobeba an zan
goizero meza entzuten.
Aren lekuba denbora artan
utsikan etzan ikusten;
gabian ere antxen askotan
Jaunari eskerrak ematen.