Edukira joan

Orrialde:Brabante'ko Jenobeba (1929).djvu/26

Wikitekatik
Orri hau berrikusi gabe dago

58Gontzalok ziyon gora altxarik
ezpata eta besuak:
—«Mutil: gaur bertan jango dizkitek
legoyak eta otsuak».
—«Bai nai badute. Kulparik ez dik
gure kondesa gaxuak.
Ona dalako ontaratu dik
Golo inbidiosuak».

59Gontzalok il nai; Enrikek ezetz:
biyek zeukaten auziya:
—«Nik bazekiyet nola ingañatu
Golo gure nagusiya.
Ire zakurra akaba zagun..
Bertan zaukagu guziya...
Aren begiyak eramanda oni
utzi zayogun biziya».
 
60Konformaturik eraman zuten
erreka triste batera.
Juramentatu zedilla, andik
sekula etzedin atera...
Elur tartian biyok utzita
bueltatu ziran ostera,
beren zakurra il-ta begiyak
Golori erakustera.