Edukira joan

Orrialde:Brabante'ko Jenobeba (1929).djvu/27

Wikitekatik
Orri hau berrikusi gabe dago

61—«Jenobebaren begiyak ona»—
aurrian jarri zizkaten.
Etzitubela ikusi nai ta
begira atatzen bazuten.
—«Berri onikan ez dek gurekin»—
alkarri esan ziyoten.
Jerusalena igesi juan-ta
urtiak pasa zituzten.
 
62Jenobebaren despeira onekin
esanaz zauden altxiak:
—«Illundu dira gure barrenak,
kanpuak eta etxiak...».
Ainbesteraño pena eman ziyen
beren Kondesa galtziak:
kulparik gabe borreru ayen
atzaparretan iltziak.

VI
JENOBEBA'REN BASAMORTUKO BIZITZA

63Jenobebaren bizimodua
nolakua zan basuan
pixka bat beden esan bear det
ontara naizen kasuan.
Elur azpitik belar-zain biltzen,
—aurtxua berriz besuan—
biatz-muturrak odoltzeraño,
gaxuak jango bazuan.