Orrialde:Brabante'ko Jenobeba (1929).djvu/37

Wikitekatik
Orri hau berrikusi gabe dago

91Azpiyan zeuzkan goroldiyuak
elurrarekin bustiyak;
ayek kenduta leorrak jarri,
txukundu zizkan guztiyak.
Zer ejenplua utzitzen zuben
gaztetan erakutsiyak!
—«Amatxo, orain Jaungoikuari
eman zaizkagun graziyak».
 
92Ama asi zan erregututzen
esanaz modu onetan:
—«Bedeinkatua izan dedilla
Jainkua gauza danetan».
Bai aurra ere belaunikoka
deboziyoz ta benetan:
—«Eskerrak, Jauna, piztu dezula.
Orain ez nago penetan».
 
93—«Ai, nere seme biyotzekua;
gu beti otzak gabiltza».
—«Guazen, amatxo, eguzkitara:
txori politak dabiltza...».
Eskutik artu, eraman zuben,
marrubi biltzen zabiltzan...
Au izandu zan Jenobebaren
basamortuko bizitza.