Orrialde:Brabante'ko Jenobeba (1929).djvu/38

Wikitekatik
Orri hau berrikusi gabe dago

94Golo bizi zan palaziyuan
berak nai zuben bezela.
Jakindu zuben erida aundi bat
Kondiak artu zubela.
Poz bat bazeukan, ura il ezkero
ondorengorik etzala;
seguni zegon aen gauzakin
nagusi jarriko zala.
 
95Geyago iñork agindutzerik
Golok etzuben espero;
jantziyan ere mudatzen zuben
amaika moda-jenero;
jendiarentzat festa berriya
somatzen zuben gabero:
geroztik beti artan zebillen
Kondia juan ezkero.

VII
SIJIFREDO KONDIA GERATIK ETXERA

96Orra gerrutik soldadubakin
bueltatutzen da atzera;
ustekabian gabez sartu zan
pestan zeudela etxera.
Kondia zala jakindu zuten;
guziyak saludatzera...
Bai Golok ere aberiari
brenuetatilk eltzera.