Orri hau berrikusia izan da
arpegiya oso zuritu,
izketan ere aztu zitzayon,
pausuan ezin jaraitu.
Ezaguturik galdetu ziyon:
—«Golo, zerk estutzen zaitu?».
—«Etxeko andria gogoratzian.
Ezin naiz, Jauna, lasaitu».
Urte ayetan Golo'ren mende
giltzak ziraden izandu;
eskatu ta eman, gelara ziran
aren pausuak zuzendu.
Kondesa preso artu ezkero
iñork etzuben zabaldu:
Jenobeba'ren leyaltasuna
antxe zitzayon azaldu.
Karten lurrian ta maigañian
sedaz gerriko urdiña,
senar maitia zetorreneko
urrezko letraz egiña...
Begiyetatik ura zeriyon
iturri bati adiña:
—«A Jenobeba, nere emaztia!
Oraindik bizi ba'ziña!».