Edukira joan

Orrialde:Brabante'ko Jenobeba (1929).djvu/41

Wikitekatik
Orri hau berrikusi gabe dago

103Kondia beti galtzen ari zan
barrenan zeuzkan kezkakin;
iñork etzuben kontsolatutzen
mundu ontako pestakin.
Bere lagunak esan ziyoten
naitasun aundi batekin:
—«Pentsatu degu juan biagula
danok eizira zurekin».
 
104Agindu ziyen, gaztetan nola
beti ibiltzen baiziran,
pezperatikan prebenituta
ateratzeko goizian.
Jan, edan, morroi, oñez ta zaldiz
juan ziran bire luzian;
zakurrak bota basuan eta
asi ziraden eizian.
 
105Kondia, nunbait ala biar-ta,
puntuz bakarrik jarri zan;
basauntzatxo bat ikusi eta
aberetikan jatxi zan.
Zaldiya lotu arbolari ta
bere ondora asi zan;
elur-marketan billatu zuben
zein artzulotan bizi zan.