Edukira joan

Orrialde:Brabante'ko Jenobeba (1929).djvu/42

Wikitekatik
Orri hau berrikusi gabe dago

SIGIFREDO'K BERE EMAZTE JENOBEBA ARKITZEN DU

106Ar-zuluaren bokan zeguan
barrengo aldera begira;
beregan ziyon: —«Emen personak
diruditenak badira».
Kristaba bazan deitutzen ziyon,
—«Atoz ni nagon tokira».
Ai Jenobeba! Nolakua zan
orduko zure mugira.
 
107Abiyatu zan kueba-zulotik,
bañan nolako moduan!
Oñuts gorriyan, besuak igual,
ille nastuba buruban;
ardi larruban bilduba zegon
oso itxura galduban.
Kondia bera ikaratu zan
ikusi zuben orduban.
 
108—«O Jaingoikua! Aundiyak dira
pekatuaren katiak!
Nik emandako sententziyaren
okerrak eta kaltiak!
Anima onentzat zabal itzazu
zerubetako atiak,
egin ditezen nere barrengo
kontzientziko pakiak».