Orrialde:Brabante'ko Jenobeba (1929).djvu/46

Wikitekatik
Orri hau berrikusi gabe dago

118Semetxua artu besuan eta
negarrez zuben esaten:
—«Ni naizelako zenbat pena ta
mixeri pasa dezuten!
Alaz guztiyaz ez didazute
arrazoi txar bat ematen...».
—«Ai Sigifredo! Nik banekiyen
nola engañatu zinduzten».
 
119—«Bai Sigifredo: zazpi urte da
etzaitudala ikusi.
Gañera ez nuben nere guraso
onen berririk ikasi.
Pena guztiyak aztutzen zaizkit
ayek diralako bizi.
Komeni balitz ara juatia
eska zayogun Jesusi».
 
120Kondia asi zan oraziyuan
kontutik iya jonian;
aurra poztu zan aita ikusita
ain deboziyo onian;
berez jarri zan belaunikoka,
—zekiyelako denian—
bi eskutxuak gora jasota
amaren aldamenian.