Orrialde:Brabante'ko Jenobeba (1929).djvu/47

Wikitekatik
Orri hau berrikusi gabe dago

121Aitak ikusi zuben orduban
semetxuaren jarrera:
negar-malkuak ugari asko
zijuazkiyon lurrera:
—«Ni naizelako etorri ziñan
onen paraje txarrera.
Lagun nazazu obia izaten,
Jesus, emendik aurrera».
 
122Beti senarra triste zegon-ta
kontsolatzia nai zuben;
galdetu ziyon bakarrik al zan
edo lagunik bazuben:
—«Bai Jenobeba: askorekin naiz.
Nik etorri nai ez nuben...
Ola Jainkuak zeñen ederki
gauzak zuzentzen dituben».
 
123Gerriyan zuben kornetarekin
deitu ziyoten berela;
bazirudiyen aingeru batek
zerutik jo ziyotela:
danak korrika etorri ziran
Kondiak zerbait zubela...
Ikusi zuben beste birekin,
zein ziran etzekitela.