Edukira joan

Orrialde:Brabante'ko Jenobeba (1929).djvu/48

Wikitekatik
Orri hau berrikusi gabe dago

124Ikaratuta gelditu ziran
metro batzuben buruban,
kasik Kondia bertan utzita
abiyatzeko moduban.
—«Nere emazte Jenobeba da!»—
oju egin ziyen orduban...
Poz ura zer zan esango duben
mingañik ez da munduban.
 
125Kondiak ala agindu zuben:
—«Su on bat egin dedila»—.
nola baitzegon Jenobebaren
gorputza oso debilla...
Bestiak zaldiz juateko etxera
arentzat arropa billa;
ikusiya esan, kotxia artu,
azkar etorri zedila.
 
126Jenobebaren gorputza gaitzak
galduba zeukan kasuan,
ama-semiak angabilletan
artu zituzten basuan.
Gurutze Santu egurrezkua
zubela bere besuan,
kotxe-birera eraman zuten
errespetuzko pausuan.