Edukira joan

Orrialde:Brabante'ko Jenobeba (1929).djvu/49

Wikitekatik
Orri hau berrikusi gabe dago

127Alde batian Kondia zaldiz,
Bolfio, berriz, bestetik;
zazpi urtian mantendutako
basauntzatxua atzetik.
Zekiyenikan atera gabe
etzan gelditu etxetik:
ongi etorriya nork egin bazan
salta zanian kotxetik.
 
128Entrada artan guk ez dakigu
zenbat señora dama zan;
ayen tartian zuriz jantziya
neskatxa gazte bat bazan.
Lepuan zeukan kollare piña
Jenobebaren perla zan;
agoniyako gau trixti artan
eman ziyona: Berta zan.
 
129Bere parera zitzayonian
Etxekoandre Kondesa:
—«Agur Señora: nere eskutik
lore eder au ar beza».
Ezaguturik neskatxa arren
kariñua ta fiñeza,
geroztik arek serbitu zuben
il zan artian Printzesa.