Edukira joan

Orrialde:Brabante'ko Jenobeba (1929).djvu/50

Wikitekatik
Orri hau berrikusi gabe dago

130Partiak laster zabaldu ziran
udan eguna bezela:
zazpi urtian iltzat zeukaten
Kondesa etorri zala.
Palaziyoko jira guztiyak
anka non jarri etzala...
beren biyotzak ainbesteraño
manifestatzen zirala.
 
131—«Miragarrizko milagrua da»—
jende guztiyak zeritzan;
erriyetako kanpanak ere
danak bueltaka zebiltzan.
Itzaldi on bat egin ziyoten;
geyago ari ezin zan.
Zazpi urtian buruban bere
oi ederrian etzin zan.

JENOBEBA'K BERE GURASO ZARRAK OSTERA IKUSTEN DITU

132Bolfiok —«Jauna —galdetu ziyon—:
Idea dabil nerekin:
gurasuari juan ta esatia
zer gertatu dan onekin».
—«Bire luzia, negu-biyotza,
oinbeste urte zerekin...
Gaztiago bat bialduko det;
geratu zaite gurekin».