Edukira joan

Orrialde:Brabante'ko Jenobeba (1929).djvu/51

Wikitekatik
Orri hau berrikusi gabe dago

133—«Larogei urte kunplitu zaizkit
dadukadala biziya;
bedorrek daki bitoriya asko
naizela irabaziya.
Aundiyena au da. Eman bear dit
ara juateko graziya:
bestela bertan ilko nitzake;
sinistu beza guziya».
 
134Kondiak ontzat artu zituben
emiten zizkan ordenak.
Agindu ziyon eskojitzeko
amairu zaldi onenak;
gañerako ere ala berian
beretzat nai zitubenak...
Jaungoikuaren laguntzarekin
asko dezake gizonak.
 
135Amairu gizon zaldi gañian
juateko ziran prestatu,
goiz-arratsari lagun egiñaz...
Ala ere etziran aspertu.
Egun askoko biria zala
eztago zertan dudatu...
Palaziyoko albo-erriyan
gau batez ziran geratu.