Orrialde:Brabante'ko Jenobeba (1929).djvu/57

Wikitekatik
Jump to navigation Jump to search
Orri hau berrikusi gabe dago


151Obispo Jaunak ala esan ziyon:
—«O Jenobeba zuzena!
Bete da nere espiritubak
adierazten zubena.
—Aita eternuak bendiziyuak
bialtzen ditu zuena,
zerala koroi eder baten zai
mundu onetan zaudena».
 
152Bai: Jenobeba laster jarri zan
lengo osasun fuertian,
esku-erakutsi onak egiñaz
biarrekuen artian.
Gerran zebiltzan pamili asko
jarri zituben pakian.
Geroztik ala bizitu ziran
uniyo eder batian.
 
153Jenobebaren esanetara
jende guziya jarri zan;
gau eta egun izketarako
txandarik artu ezin zan.
Ejenplo onak erakutsiyaz
urte askuan bizi zan.
Zer edadetan klaro esateko
guk ez dakigu noiz il zan.