Orrialde:Brabante'ko Jenobeba (1929).djvu/58

Wikitekatik
Jump to navigation Jump to search
Orri hau berrikusia izan da


X
JENOBEBA'REN ERIOTZA

154Bukaera txit ona eman ziyon
mundu ontako lanari,
barkabidea eskeñirikan
bere gaizkile danari,
bitartekotza eskaturikan
Jaungoikuaren Amari:
alaxen il (t) zan, azken anima
emanaz bere Jaunari.
 
155Eŕiyarentzat guzizkua zan
aren eriyotza ona:
bizi zala ere ondo zekiten
onbidetsua zegona.
Elizakuan izandu ziran
ezin konta ala gizona...
Jenobeba da santa izanez
Eliz askotan dagona.
 
156Il ta gero ere basauntzatxuak
Jenobeba'ri nai ziyon:
—oŕegatikan goizero beti
gelara juten zitzayon—.
Geroztik jaten emanagatik
iñori artzen etziyon...
Aren il-aŕi gañian il (t) zan...
Araño lagundu ziyon.