Edukira joan

Orrialde:Brabante'ko Jenobeba (1929).djvu/59

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

157Obi gañian aren itxura
santa-irudi antzian
marmola zuten txuriz ipiñi
—diru-bildur ezpaiziran;
basuan beriz ermitatxua
—land ederak egin ziran—.
Ora esan nik Jenobeba'ren
gauzak nola izan ziran.

XI
BUKAERA

158Oyek guztiyak egin zituzten
Golo bizi zan artian
berak Kondesa eduki zuben
lurpeko zulo batian,
ordubeteko atsegin gabe,
neke aundiyen tartian,
burutik ura zetorkiyola
ez dakit zenbat urtian.
 
159Urkatutzeko erabakiya
zan lendabizi zuzendu:
orduban zaldiz puskatutzeko
Juezak zuten agindu.
Jenobeba'ren arénez ziran
ayen biyotzak bigundu...
barkatutzia nai zuben baño
etzuben iritxi izandu.