Edukira joan

Orrialde:Brabante'ko Jenobeba (1929).djvu/7

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

BRABANTE'KO JENOBEBA

I
ASIERAKO ITZ BI

1Danontzat on dan gertakizun bat
kantatu al bageneza...
Orretarako lagun zaiguzu
zeru-lurreko jueza.
Beljikan ziran birtute aundiko
dukia eta dukesa;
ayen alaba Jenobeba zan
Rinboselako Kondesa.
 
2Duke-dukesen alaba au zan
ttikitandikan aziya;
bost urterako berak bezela
ardatzian ikaziya.
Amak au ziyon: —«Aur onek badu
bestek ez duen graziya».
Ain umil ta ondo egiten ziyon
agindutako guziya.
 
3Amaika urte zitubeneko
ikusitzen zan Elizan;
aingeru baten bizimodua
jendiak zala zeritzan:
gaxo zeudenak bixitatuaz
gazte-gazterik asi zan;
al zezakian limosna egiñaz
oso kontentu bizi zan.