Orrialde:Brabante'ko Jenobeba (1929).djvu/8

Wikitekatik
Jump to navigation Jump to search
Orri hau berrikusia izan da


4Aren aita zan Brabantekua;
Beljikan ziran bizitzen;
gerra-batalla izugarriyak
zituben irabazitzen;
bere obrakin ona besterik
etzuben irakutsitzen;
Dukesa, berriz, palaziyuan
alabatxua azitzen.
 
5Sijifredo zan konde aberats bat
oso prestuba ta ona,
Jenobebaren aitak askotan
gerrara deitzen zubena,
eriyotzako peligrotikan
berak libratu zuana;
mesediaren ordez Dukiak
alaba eman ziyona.
 
6Duke-kondiak ziraden diruz
mugarik etzeukatenak,
soldadu-talde izugarriyak
berekin zeukazkitenak
Jaungoikuaren beldurrekuak,
prestubak eta zuzenak,
gauza danetan biyak igualak,
berdin egiten zutenak