Edukira joan

Orrialde:Brabante'ko Jenobeba (1929).djvu/9

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

II
JENOBEBA'REN EZKONTZA

7Ezkondutzeko prestamenakin
Kondia abiyatu zan,
—baliyo aundiko erregaliya—:
oso ondo portatu zan.
O! Jenobeba gazte noblia
berela konformatu zan;
emezortzi urte zitubeneko
gaxua esposatu zan.
 
8Orretarako Obispo Jaun bat
esposatzeko bazuten;
bendiziyo ta kontseju asko
biyeri eman zizkaten.
—«O ezkonberri gazte nobliak!
Biyotza ari zait esaten,
zenbat tristura, neke ta pena
pasa biarko dezuten».
 
9Allegatu zan aita ta ama
despeditzeko eguna:
—«O Jenobeba! Beti egizu
emen ikasi dezuna.
Ai Sijifredo! Andria maite;
baita zuk ere gizona.
Bera da zure mesediaren
ordez ematen zaizuna».