Orrialde:Chants populaires du pays basque (1870).pdf/40

Wikitekatik
Orri hau berrikusi gabe dago


Choria zuñen eijer khantüz oihenian!
Nihaurek entzün dizüt igaran gaiian.
Eia! guazen, maitia, bibiak ikhustera:
Entzüten badüzü,
Charmatüren zütü.

— Amak ützi nündizün bedats azkenian;
Geroztik nabilazü hegalez airian.
Gaiak urthuki nundizun sasiño batetara,
Han züzün chedera,
Oi! ene malürra!

— Choria, zaude ichilik, ez egin khantürik,
Choria, zaude ichilik, ez egin khantürik;
Eztüzü profeitürik ni hola phenatürik,
Ez eta plazerik
Ni thumban sarthürik.

— Bortiak churi dira elhür dienian,
Sasiak ere ülhün osto dienian.
Ala ni malerusa! zeren han sarthü nintzan?
Jun banintz aitzina
Ezkapatzen nintzan.

— Choria, zaude ichilik, ez egin nigarrik;
Zer profeitü dükezü hola aflijiturik ?
Nic eramanen zütüt chedera lachatürik
Ohiko bortütik,
Ororen gañetik.