Orrialde:Demokrazia patriarkala.pdf/10

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Lan honek patriarkatuaren dimentsio ezberdinetako birsortze mekanismoak, egiturak eta eragileak kontzeptualizatzea, operazionalizatzea eta ezaugarritzea du helburu. Zehazki, nola birsortzen den patriarkatua EAEn, zer ezaugarri dituen eta zer ondorio bertan bizi diren emakumeen ongizatean, boteretzean eta demokratizazioan. Arloka saiakera ezberdinak egin diren arren, ez dago dimentsio horiek eta euren ondorioak modu bateratuan ikertu dituen aurrekaririk, eta hori da, hain zuzen ere, ikerketa honen berrikuntza nagusia.

Lehenik eta behin, ahalegindu gaitezen definitzen, zer da patriarkatua? Hastapeneko hurbilpen gisa, hona lan honetan elkarrizketatutako zenbait emakumek emandako definizioa:

Egiturazko dominazio sistema da, pertsonen subjektibotasuna markatzen duena, batez ere gizon eta emakumeen arteko hierarkia markatzen duena. Non gizonak eta gizonek historikoki errepresentatzen duten botere eredua nagusitzen den. Horrek baldintzatzen du gizarte egitura guztia, eta dominazio sistema bat non emakumeak horren menpe gauden. Beste dominazio sistemekin gurutzatzen denean, etengabe birformulatzen ari den sistema bat da, ez da patriarkatu bera orain dela bi mende edo orain bizitzen ari garena (Leire Txakartegi, ELAko Batzorde Eragileko kide eta Jone Bengoetxea, ELAko Berdintasun Politiken alorreko kide)
Un grupo de personas que mandan o que dirigen a otro grupo que de cierta manera se deja mandar, y tiene un dirigente que dice yo mando. Los que mandan serian hombres y las que estamos debajo somos mujeres (Carmen Jose Gutierrez Grijalba, Nicaraguako zaintza eta etxeko langile ez antolatua).
Gizonak eta beraien pribilegioak, pribilegio horiek ziurtatzeko arauak eta horien inguruan antolatu den ideologia, kultura eta sistema ekonomiko oso bat. Botere harreman guztiz arautu eta hegemoniko baten bitartez gizarte harremanak antolatzea beti emakumeak bigarren mailan jarriaz, eta batez ere, transmisiorako eta sistema bera erreproduzitzeko oso oinarri sendoak dituen sistema bat. Nik beti klase ikuspegi batetik aztertu dudalarik, kapitalaren printzipioarekin guztiz lotua. Botere harremanak ez dira bakarrik kapitala eta langileak. Baizik eta botere harremana ere langileen artean, eta bereziki, botere harremana botererik ez dutenen artean. Ni gehien ukitu nauen patriarkatusa da, lantokian nagusiaren menpe dagoen langileak bere botere gunea etxea bihurtzen duenean, emaztearen kontura (Ainhoa Etxaide, LABeko Idazkari Nagusi ohia).
Yo creo que el patriarcado es todo. Toda la estructura nos lleva a nosotras al espacio de lo privado, nos dificulta el acceso a lo público, y genera toda una serie de conciencias y de estructuras sociales que es lo que mantiene nuestra situación actual y que es lo que está sustentado actualmente por el capitalismo y que se interrelaciona y se alimenta el uno del otro, pero, al final, lo que lo mantiene es el concepto de que nosotras tenemos que ocupar un paso atrás frente al otro sexo. Se nos atribuyen tantas características que no son las nuestras que al final nos genera una conciencia de qué es lo que somos y qué es lo que no somos (Estibaliz Montero Mendoza, CCOO, Gazteria eta Emakumea arloetako Idazkaria).
Gizartea hierarkizatzen duen funtzionamendu bat, gu jaio aurretik gure gorputzean inskribatzen dena eta gure bizitza arautuko duena. Noski, emakume eta gizonen arteko hierarkia sortzen duena. Balio dikotomiko hierarkizatuen bitartez mundua antolatzen