Orrialde:Demokrazia patriarkala.pdf/11

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

duena: publiko eta pribatu, maskulino eta femenino, hego eta ipar (Nagore Iturrioz, STEILASeko iraunkorkidea).

Boterea eta agintea gizonen esku aurkitzen den sistema, eta horiek hartzen dituzte erabakiak nahiz legeak egin, emakumeei kontsultatu gabe. Honela, beraien buruari pribilegioak eskaintzen dizkiete eta emakumeok desabantaila kokalekuan ipini. Emakumeen esplotazioa gizonen onurarako eta horien agintea ziurtatzea da patriarkatua (Izaro Arbiol Albeniz, zahar egoitzako langile ez antolatua).

Definizio horiek kontuan hartuta, hau da EAEko patriarkatua aztertzeko proposatzen dugun egitura analitikoa:
(a) Patriarkatua dimentsio ezberdinetan destolestu.
(b) Dimentsio bakoitzeko biolentzia sinbolikoa eta materiala, horien birsortze mekanismoak aztertu eta haien arteko erlazioak zehaztu.