Orrialde:Demokrazia patriarkala.pdf/32

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Lehen begiradan badirudi lan merkatua ez dela emakumeen berezko esparrua. Hona horren harira elkarrizketatuek aipatutakoa:

Yolanda Jubeto, EHUko ekonomialaria:
Lan merkatua teorizatu denetik gizonezkoen eremu naturaltzat hartu ohi izan da. Beraz, emakumeak, nahiz eta hasieratik jarduera hauetan parte hartu, ez da pentsatu beraien eremu naturala zenik, kontrakoa baizik. Beraz, genero diferentziak normalean ez dira aztertu, eta denboran zehar estatistika falta izugarriak egon dira. Bestalde, arrazoitu da generoren araberako ezberdintasunak, soldatetan zein lan baldintzetan oro har, emakumeen salbuespen egoera moduan aztertu behar zirela, azken finean, emakumeek pizgarri negatiboak behar zituzten lan merkatua uzteko eta bere eremu “naturalera” itzultzeko, hau da, etxeetara. Hau izan da teoria ekonomikoan luzaro nagusitu den ideia, eta beraz, emakumeen egoera lan merkatuan, bai aztertzeko bai neurtzeko aurreiritzi handiak gainditu behar izan ditu .
Mertxe Larrañaga, EHUko ekonomialaria:
Merkatu kapitalistetan aldaketa asko eman dira eta ez da erreza esatea zeintzuk izan diren garrantzitsuenak. Bata globalizazio prozesuaren azkartzea da eta nazioarteko harreman ekonomiko, sozialetan haunditze horrek izandako eraginak ez dira berdinak izan ez toki guztietan eta ezta jende guztiaregan ere. Eta emakumeei dagokienez zer? Ba ez da erreza erantzutea. Alde batetik, esan daiteke globalizazioak merkatuen nagusitasuna bultzatu duela eta emakume eta gizonen harremana, jakina den moduan, diferentea da (emakumeena izan delako beti eta oraindik ere bai ordaindu gabeko lanen ardura), beraz globalizazio ekonomikoak ere eragin diferenteak izan dituela esan daiteke […] Globalizazioa bereziki nabarmena izan da finantzen esparruan, hau da, dirua inongo trabarik gabe mugitzen da munduan zehar eta horrek ekarri du, besteak beste, sufritu dugun (eta oraindik eta luzoaroan sufrituko dugun) atzeraldi handia. Gero, atzeraldi handiari aurre egiteko neurriak hartu dira eta hauek jendean eragin oso kaltegarriak izan ditu, ongizate estatua zalantzan jarri da eta bere zutabe nagusiak ukitu egin dira (hezkuntza, osasuna …). Murrizketen ondorioak bereziki kaltegarria izaten dira emakumeentzat, haiek direlako askotan zerbitzu publikoen erabiltzaileak eta baita sektore horietako langileak ere. Bestalde, prekarietatea handitzen bada suposa dezakegu horrek kalte handia egingo diela emakumeei orokorrean emakumeen egoera prekarioagaoa izaten delako.

Aktibitate eta inaktibitate dualtasunari buruzko oinarrizko diagnostikoa

EAEko 16-64 urte bitarteko emakumezkoen aktibitate tasa 70,4koa da; gizonezkoena, aldiz, 79,6koa (2017). Genero arteko desoreka bederatzi puntukoa da, nahiz eta azken hamarkadetan erregistraturiko genero desoreka txikiena izan. Krisi ekonomikoaren hasierak emakumezkoen laneratzea indartu zuen (teorian laneratze formalean – kontratupean – zein informalean, inkesta bidez eskuraturiko datuak direlako). Aldiz, krisi urteetan gizonezkoen jarduera tasa apaldu egin da, eta zentzu horretan, egungo gizonezkoen tasa krisi hasieran baino apalagoa izaten jarraitzen du. Fenomeno honek euskal lurraldean tradizioz erroturiko ehun ekonomiko industrialaren gainbeherarekin(maskulinizatutako sektore ekonomikoen