Orrialde:Demokrazia patriarkala.pdf/40

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Langabeziari buruzko oinarrizko diagnostikoa

Langabeziak ez du merezi aktibitate/inaktibitate dualtasunaren gaineko sakontasunean bezainbeste murgiltzea, baina halere, genero ikuspegitik fenomenoak testuinguruko zenbait datu behar ditu. Izan ere, 2017 urteko datuen arabera, krisi aurreko egoerara itzuli gara: emakumezkoen langabezia tasa gizonezkoena baino handiagoa da belaunaldi guztietan (hurrengo taulan “genero desorekak” hauxe sintetizatzen du, hain zuzen ere: gorriak emakumezkoen kalterako genero desoreka adierazten du).