Orrialde:Demokrazia patriarkala.pdf/39

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

EAE Suitzaren parera kokatzen da eta soilik Portugalek du adin horretan jarduera tasa handiagoa. 35 urtetik aurrera EAEko emakumezkoen jarduera maila nabarmen apaltzen da, eta horren ondorioz, EAEk azken postuetara pasatzen da Europako rankingaren testuinguruan. 35 urtetik gora emakumezkoak zenbat eta nagusiagoak izan familia eta etxeko lan ez ordainduetara bideratzen direnez lan merkatuaren ikuspuntutik inaktibo kontsideratzen dira.

EAEko 35-54 urteko inaktiboen feminizazioa-maila handia aipatu dugu, izan ere, egungo 35 eta 54 urte bitarteko inaktiboen ia hiru laurdenak (%71,8) emakumezkoak dira (2017). 2016ko datuen arabera, adin horretako inaktiboen %72,8a emakumezkoak ziren, Espainiar estatua edo Txekiar errepublikaren pare. Hurrengo grafikoak erakutsi bezala, EAEko inaktiboen feminizazio-maila EB-28aren gainetik kokatzen da, baina Europaren baitan desberdintasun handiak daude estatuen artean. Malta, Turkia, Mazedonia edo Grezia buru dira 35-54 urte bitarteko inaktiboen feminizazio-mailan.