Orrialde:Demokrazia patriarkala.pdf/38

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Laburrean, joeraz jarduera tasa garrantzitsuak dituzten estatuek genero arteko desoreka txikienak barnebiltzen dituzte. Neurri batean, logikoa da hein handi batean biztanleriaren erdia (emakumezkoak) masiboki laneratzea lortu dutelako, baina ez da arrazoi bakarra. Hurrengo grafikoak erakutsi bezala, joeraz emakumezkoen jarduera maila handia (ezker-eskuin ardatza) gizonezkoen jarduera maila handiarekin (behetikgorako ardatza) batera ematen da (puntu berdez osaturiko marrak joera adierazten du).

Hau da, emakumezkoen laneratzeak ez du gizonezkoena apaltzen. EAEko emakumezkoen jarduera tasa belaunaldika aztertuz gero Europako testuinguruan, azpimarragarria da 25-34 urte bitarteko euskal emakumezkoen jarduera maila handia. 38