Orrialde:Demokrazia patriarkala.pdf/37

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Emakumezkoen jarduerari dagokienez, EAE pixkat gorago kokatzen da EB-28tik (+1,5), Zipre eta Espainiar estatuaren parean. Nolanahi ere, jarduera maila emakumezkoetara zedarrituz gero aurreko puntuan aipaturiko Europa mailako desorekak are handiagoak dira. Espero bezala, emakumezkoen jarduera tasa garrantzitsuenak Islandian, Suedia, Suitza, Danimarka edo Norvegia bezalako herrialdeetan kokatzen dira. Emakumezkoen jarduera tasa apalenak, aldiz, Mediterraneoan eta Europako ekialdean (Turkia, Mazedonia, Italia, Malta, Errumania, Montenegro edo Grezia).