Orrialde:Demokrazia patriarkala.pdf/43

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Espainiako gobernu zentralak erabakimen guneak birzentralizatu eta pribatizatu egin dituenez, gune horietan, autonomia erkidegoen partehartzea eta erabakimena oso mugatua da (Goikoetxea, 2017b).

Isabel Otxoa, ATH-ELE:
Gauzak zentzu legalean aldatu behar direla esaten dugu eta hor eskumenen kontua da arazo larri bat, zeren EAJk Madrilen esku dagoela aipatzen du eta egoera horretan eroso dago…Lan ikuskaritza trasferitu artean Eusko Jaurlaritzak esaten zuen “nik ezin dut ezer egin”. Lan osasunaren arloan eskumena Estatuarena da. Jaurlaritzak zer ez duen egiten gure webgunean dago. Gauza asko ditu egiteko, baina, egia da gauza potoloetan ez duela eskumenik. […] Madrilen eskumena da: gizarte segurantza, lan arautegia, langileen estatutua, lan osasuna. Bestalde, kontziliaziorako laguntzak ukatzen dizkiete.
Maria Eugenia Pardo Carasa, ASADE sindikatua:
En el conjunto Español, solamente tienen opción los sindicatos mayoritarios, que son CCOO y UGT; jamás podrán entrar ni ELA, LAB, ESK, STEILAS etc. Por lo tanto, ellos mandan sobre cualquier autonomía. En los convenios provinciales, pueden entrar los sindicatos mayoritarios de los sectores donde tú negocias. Pero, generalmente a esos sindicatos, tampoco les interesa negociar los convenios provinciales, porque no son mayoritarios. Porque de una empresa pueden ser mayoritarios, pero de la siguiente no, y de la siguiente tampoco. Por lo tanto, no se juntan, como se juntan CCOO y UGT para regir los convenios de los trabajadores a nivel Estatal. Luego salió el convenio de empresa, el cual tiene una trampa muy grande. Y es que según quién la negocie, tiene buena capacidad y está preparado para ello, puede hacer un convenio cojonudo. Pero, como no sepa negociar como es debido, puede hundir a la masa proletaria. Por eso, desde los sindicatos profesionales como es el nuestro, lo que hacemos es preparar a nuestra gente, para que sepa exactamente de lo que está hablando, y sepa defender como es debido.

Bestetik, Euroa eta Europako Banku Zentrala sartzean, estatu kideei beren ekonomiak arautzeko ahalmena, eta, beraz, beren politika sozio-ekonomikoa arautzeko gaitasuna, kendu zaie, eta horrez gain, zuzenean murriztu da EAEk bere finantza sistema publikoaren gainean duen kontrola eta, horrekin bat, bere demokratizazio prozesuaren gainean duen kontrola ere.

Testuinguru horretan, 2016 urtean Mazedoniak, Greziak, Espainiar estatuak, Montenegrok, Kroaziak eta Ziprek bakarrik gainditu zuten EAEko langabezia tasa orokorra. Emakumezkoen langabezia tasaren kasuan ere, egoera antzekoa da, hurrengo grafikoak erakutsi bezala.