Orrialde:Demokrazia patriarkala.pdf/45

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

desoreka handiagoa adin horretan: Grezia, Turkia, Italia, Eslovenia. EAEko genero desoreka hau EB-28koa baino nabarmen handiagoa da.

Analisi honetan 2017 urteko datuen iturria INE da, eta iturri honek ez du 65 urtetik gorakoak singularizatzeko aukerarik ematen. EUROSTATek, aldiz, bai. Ildo horretan, azpimarratzekoa da 65 urtetik gorakoen artean langabeziari dagokionez dagoen genero desoreka handia (2016). Zalantzarik gabe, genero desoreka handi horrek emakumezkoek pentsio duin minimo bat eskuratzeko zailtasunei erantzuten dio: 65 urtetik gorako gizonezkoen artean pentsio duina nabarmen arruntagoa da emakumezkoen artean baino. Testuinguru horretan, erretiro adinean diren emakumezko asko, lana ez badute ere, lan egiteko beharrean daude.