baitire, berriz pizteco semeac içanez.
37 Bada hilac pizten direla, Moisec berac erakhutsi du berro ondoan, Jauna deitcen duenean Abrahamen Jaincoa, eta Isaaken Jaincoa, eta Jacoben Jaincoa.
38 Bada ezta hilen Jaincoa, bainan bai biciena; ecen guciac bici dire hura baithan.
39 Eta Scribauetaric cembaitec hitça hartuz, erran çuten: Nagusia, ongui erran duçu.
40 Eta etciren menturatu guehiago deusic galdeguitera.
41 Bainan erran cioten: nola diote Christo Daviden semea dela?
42 Ecen Davidec berac erraiten du Psalmuetaco liburuan: Jaunac erran dio ene Jaunari: yar çaite sene escunean,
43 Çure etsayac eçarri ditudan artean çure oinen azpicotçat.
44 Davidec deitcen duenaz gueroz bere Jauna, nola da haren semea?
45 Eta populu guciac ençuten cuelaric, erran çuen bere discipuluei:
46 Guardia emaçue Scribauetaric, ceinec pasayatcea maite baitute arropa lucequin, eta agurrac maite baitituzte placetan, eta lehen alkhiac Synagoguetan, eta lehen plaçac gombidancetan;
47 Eta ceinec iresten baitituzte alhargunen etcheac, othoitz lucen eguiteco estacuruan ere; ecen gaztigu handiagoa errecebituco dute.
XXI CAPITULUA.
Jesus-Christoc preçatcean alhargunaren emaitça, anontçatcen du beren nahigabea, eta Jerusalemeco desolacionea, etc. exortatcen duelaric beilatceaz.
ETA nola Jesusec behatcen baitçuen,