Edukira joan

Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/103

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

ikhusi cituen cembait aberax beren emaitçac eçartcen cituztela troncoan.
2 Ikhusi çuen ere emazte alhargun pobre bat han emaiten cituena bi diru chehe.
3 Eta erran çuen: eguiaz erraiten dautçuet, alhargun pobre hunec eman duela bertcec baino guehiago.
4 Ecen hauc guciec eman dute Jaincoaren olatetan, beren soberatutic; bainan hunec eman du bere escasetic bicitceco çuen gucia.
5 Eta nola cembaitec erraiten baitçuten templuaz, harri ederrez eta emaitcez aphaindua cela, erran çuen:
6 Hori da behatcen duçuena? ethorrico dire egunac ezpaita utcia içanen harria harriaren gainean, barrayatua içan gabe.
7 Eta interrogatu çuten, ciotelaric: Nagusia, noiz guerthatuco dire beraz gauça hauc? eta cer seinale içanen da gauça hauc ethorrico direnean?
8 Eta erran çuen: guardia emaçue etçaitezten içan enganatuac; ecen ethorrico dire hainitz ene icenean, diotelaric: ni naiz Christo naicena; eta dembora ere hurbilcen da; ez beraz yoan heyen ondotic.
9 Eta ençuten ditutçuenean guerlac eta nahasqueriac, etçaitezte harrit; ecen gauça hauc ethorri behar dire lehenic; bainan akhabauça ezta içanen hain laster.
10 Orduan erran cioten: yendaquia bat alchatuco da bertce yendaquia baten contra, eta erresuma bat bertce erresuma baten contra.
11 Eta içanen dire lur