Edukira joan

Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/104

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

ikhara handiac lekhu gucietan, eta goseteac, eta içurriteac, eta icidurac, eta seinale handiac cerutic.
12 Bainan gauça hauc guciac baino lehen eçarrico dituzte escuac çuen gainean eta nahigabetuco çaituzte, çuec libratuz synagoguei, eta presendeguianeçarriz; eta eramanen çaituzte erreguen eta gobernadoren aitcinerat, ene icena gatic.
13 Eta hau içanen çaitçue lekhucotasunçat.
14 Emaçue beraz çuen bihotcetan ez aitcinetic gogoetatceaz nola içanen duçuen ihardesteco;
15 Ecen emanen dautçuet aho bateta çuhurcia bat, ceinari çuen contra içanen diren guciec ecin ahalco baitute contra ez erran ez eguin.
16 Içanen çarete orobat libratuac çuen aitez eta çuen amez eta çuen haurhidez, eta çuen adisquidez; eta çuetaric hainitz hilaracico dituzte.
17 Eta guciez higuinduac içanen çarete ene icena gatic.
18 Bainan çuen burutic ile bat ezta galdua içanen.
19 Atchic çatçue çuen arimac çuen pacienciaz.
20 Eta ikhusten duçuenean Jerusalem armadez inguratua, yaquin çaçue orduan haren eremu-bilhacatcea hurbil dela.
21 Orduan Judean direnec ihes eguin beçate mendietarat; eta Jerusalemen direnac, handic yoan beite; eta landetan direnac, ez beite han sar.
22 Ecen han içanen dire mendequiozco egunac, escribatuac di-