Edukira joan

Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/105

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

ren gauçac complituac içan daitençat.
23 Bada çorigaitz esperancetan içaiten direnentçat eta emazte unhidentçat egun hetan; ecen çorigaitz handi bat içanen da herriaren gainean, eta basarradura handi bat populu haren contra.
24 Eta erorico dire ezpataren azpirat, eta içanen dire eramanac mempeco yendaquia gucietan; eta Jerusalem çapatua içanen da yendayez, yendayen demborac betheac içaiten diren arteraino.
25 Eta içanen dire seinaleac iguzquian eta ilharguian eta içarretan; eta lurrean yendaquiac içanen dire beharrean eta hersturan, ixasoac eta baguec habarrotz handia eguinez,
26 Halaco guisaz non guiçonac içanen baitire beren baithatic campo beldurrez, eta mundu gucian guerthatuco diren gaucen iguriquitçapenez; ecen ceruco berthuteac khordocatuac içanen dire.
27 Eta orduan ikhusico dute Guiçonaren Semea ethortcen hodei baten gainean puchantciarequin eta loria handirequin.
28 Bada gauça hauc ethortcen hasten direnean, beha çaçue goiti, eta alcha çuen buruac, ceren çuen erospena hurbilcen baita.
29 Eta aiphatu cioten parabola hau: ikhus çaçue pico hondoa eta bertce arbola guciac.
30 Pusatcen hasten direnean, eçagutuco duçue ceronec behatuz, uda ya hurbil dela.
31 Çuec ere orobat, ikusten ditutçuenean gauça hauc ethortcen yaquin çaçue Jaincoa-