cen Judas baithan, Iscariot icengoititua, ceina baitcen hamabien nombreco.
4 Ceina yoan baitcen eta mintçatu sacrificatçaile aitcindariequin eta capitainequin, cer guisaz libratuco cioten hura.
5 Eta bozcarioz içan ciren, eta comundatu çuten emanen ciotela cembait diru.
6 Eta hitceman cioten: eta bilhatcen çuen dembora guisacoa haren libratceco asalduraric gabe.
7 Bada alchagarriric gabeco oguien eguna, ceintan sacrificatu behar baitcen Bazcoa, ethorri cen.
8 Eta Jesusec igorri cituen Pierres eta Joannes, erraiten ciotelaric: çoazte, eta prepara deçaguçue Bazcoa, yan deçagun.
9 Eta erran cioten: non nahi duçu prepara deçagun?
10 Eta erran ciotçaten: huna, noiz-ere sarthuco baitçarete hirian, buruz buru eguinen duçue guiçon bati pegar bat ur buruan, segui çaçue sarthuco den etcherat;
11 Eta erroçue etcheco nagusiari: Nagusiac igortcen dautçu erraiterat: non da Bazcoa yanen dudan etchea neure discipuluequin?
12 Eta erakhutsico dautçue guela handi gora bat, aphaindua; han prepara çaçue Bazcoa.
13 Beraz yoanic, khausitu cituzten gauça guciac erran cioten beçala; eta preparatu çuten Bazcoa.
14 Eta orena ethorri cenean, eman cen mahainean eta hamabi apostoluac harequin.
15 Eta erran cioten: hainitz guticiatu naiz
Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/107
Itxura
Orri hau berrikusia izan da