Edukira joan

Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/108

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Bazco hunen yatea çuequin pairatu baino lehen.
16 Ecen erraiten dautçuet eztudala huntaric yanen guehiago complitua içanen den arteraino Jaincoaren erresuman.
17 Eta khalitça harturic, esquerrac bihurtu cituan, eta erran çuen: har çaçue eta partiçaçue çuen artean.
18 Ecen erraiten dautçuet eztudala guehiago mahastico fruitutic edanen, Jaincoaren erresuma ethorri den arteraino.
19 Guero hartuz oguia, eta esquerrac bihurturic, hauxi çuen eta eman cioten, ciotelaric: hau ene gorphutça da, çuendaco emana dena; eguin çaçue hau ene orthoitçapenetan.
20 Orobat ere eman cioten khalitça afaldu ondoan, erraiten çuelaric: khalitça hau Testament berria da ene odolean, ceina ichuria baita çuentçat.
21 Bizquitartean huna ni trahitcen nauenaren escua enequin mahainean da.
22 Eta eguiaz Guiçonaren Semea yoan da, debeditua den arabera; bizquitartean çorigaitz guiçon hari ceintaz trahitua baita.
23 Guero hasi ciren galdeguiten elgarri, nor içanen cen heyen artean ceinari guerthatuco baitçayon eguintça hunen eguitea.
24 Guerthatu cen ere leya bat heyan artean, yaquiteco nor içanen cen heyen artean ustequidatua handiena.
25 Bainan erran cioten: yendaquien erregueac nausitcen dire hetaz; eta heyen gainean nausitasuna equersitcen dutenac dei-