Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/111

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

cergatic çaudete lo? alcha çaitezte, eta othoitz eguiçue etçaitezten sar tentacionetan.
47 Eta mintço celaric oraino, huna yende mulço bat, eta Judas icena çuena hamabietaric bat ethorri cen heyen aitcinerat, eta hurbildu cen Jesus ganat huni musu emaiteco.
48 Eta Jesusec erran cion: Judas, trahitcen duçu Guiçonaren Semea musu batez?
49 Orduan haren inguruetan cirenec, ikhusiz cer guerthatcerat çoan, erran cioten: Jauna, yoco dugu ezpataz?
50 Eta hetaric batec yo çuen sacrificatçaile aitcindariaren sehia, eta ebaqui cion beharri escuina.
51 Bainan Jesusec hartuz hitça erran çuen: utz çatçu eguitera huna artino. Eta hunquituric hari beharria, sendatu çuen.
52 Guero Jesusec erran cioten sacrificatçaile aitcindariei, eta templuco aitcindariei, eta haren contra ethorri ciren çaharrei: ethorri çarete ohoin baten ondotic beçala ezpatequin eta makhilequin?
53 Nahiz egun guciez çuequin nintcen templuan, eztuçue eçarri escua ene gainean; bainan hemen da çuen orena, eta ilhumbetaco botherea.
54 Harturic beraz hura, eraman çuten, eta sarraraci çuten Sacrificatçaile aitcindariaren etchean; eta Pierres yarraiquitcen cen urrundanic.
55 Bada yende hauc pizturic sua basacortearen erdian, eta yar-