Edukira joan

Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/112

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

riric elgarrequin, Pierres ere yarri cen heyen artean.
56 Eta nescato batec ikhusiz hau su ondoan yarria, eta beguia guelditua hunen gainean, erran çuen: hau ere harequin cen;
57 Bainan ukhatu çuen, cioelaric: emaztea, eztut eçagutcen.
58 Eta handic laster, bertce batec ikhusiric, erran çuen: çu ere yende hetaric çare. Bainan Pierresec erran çuen: o guiçona! ez naiz hetaric.
59 Eta handic oren baten buruan hurbil, berce batec segurtatcen çuen, eta erraiten çuen: segurqui hau ere harequin cen; ecen Galileacoa da.
60 Eta Pierresec erran çuen: o guiçona! eztaquit cen erraiten duçu. Eta ordu berean, mintço celaric oraino, oilarrac cantatu çuen.
61 Eta Jaunac itçuliric, behatu çuen Pierresi, eta Pierres orhoitu cen Jaunaren hitçaz, ceinac erran baitcion: oilarrac cantatu baino lehen, ukhatuco nauçu hiruretan.
62 Orduan Pierres atheratic camporat, nigar eguin çuen saminqui.
63 Bada Jesus atchiquitcen çutenac trufatcen ciren, eta yoiten çuten.
64 Eta beguiac estaliric hari, yoiten çuten bisayan, eta interrogatcen çuten, ciotelaric: profetisa çac nor den yo hauena?
65 Eta bertce hainitz gauça erraiten çuten haren contra, escarniatcen çutelaric hitcez.
66 Eta eguna ethorri cenean, populuco çaharrac eta sacrifica-