Edukira joan

Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/113

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

tçaile aitcindariac, eta Scribatuac bildu ciren, eta eraman çuten bilcurat;
67 Eta erran cioten: baldin Christo beçare, erraguçu. Eta ihardetsi cioten: baldin erraiten badautçuet, eztuçue sinhetsico.
68 Nic ere interrogatcen baçaituztet, eztautaçue ihardetsico, eta ez nauçue utcico yoaiterat.
69 Hemendic harat Guiçonaren Semea içanen da yarria Jaincoaren botherearen escunean.
70 Orduan erran çuten guciec: beraz Jaincoaren Semea çare? Erran cioten: ceronec dioçue hala naicela.
71 Eta erran çuten: cer dugu guehiago lekhucotasun beharric? ecen gueronec ençun dugu haren ahotic.


XXIII CAPITULUA.
Jesus-Christo eramana Pilatusen eta Herodesen aitcinerat, condenatua, khurutceficatua, hila eta ehorcia
GUERO chutitu ciren guciac eta eraman çuten Pilatusi.
2 Eta hasi ciren haren acusatcen, ciotelaric: khausitu dugu guiçon hau bulgatcen çuela yendaquia nahasmendurat eta debekatcen Cesari cergaren emaitea, eta cioelaric bera cela Christo Erreguea.
3 Eta Pilatusec galdeguin cion, cioelaric: Juduen Erreguea çare? eta Jesusec ihardestean, erran cion: hala dioçu.
4 Orduan Pilatusec erran cioten sacrificatçaile aitcindariei eta yendei: eztut aurquitcen hoguenic batere guiçon hau baithan.
5 Bainan guehiago eguiten çuten oraino, ciotelaric: populua asaldatcen du, irakhas-