Edukira joan

Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/114

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

ten duela Judea gucian, eta hasiric Galileatic hunaraino.
6 Bada Pilatusec ençun çuenean mintçatcen Galileaz, galdeguin çuen guiçon hura Galileacoa cenez.
7 Eta yaquinic Herodesen gobernuaren azpico cela, igorri çuen Herodesi, ceina ere egun hetan Jerusalemen baitcen.
8 Eta Herodesec ikhusi çuenean Jesus, hainitz bozcarioz içan cen, ecen aspaldi çuen haren ikhusteco guticia çuela, ceren ençuten çuen hainitz gauça erraiten hartaz, eta uste çuen ikhusico çuela eguiten cembait miraculu.
9 Interrogatu çuen beraz asco solasez; bainan Jesusec etcion deusic ihardetsi.
10 Eta sacrificatçaile aitcindariac eta Scribauac aguertu ciren, acusatcen çutela hainitz borthizqui.
11 Bainan Herodesec bere yendequin arbuyaturic hura, eta hartaz trufaturic, yauntzaraci ondoan beztimendu churi bat, igorri çuen Pilatusi.
12 Eta egun hartan berean Pilatus eta Herodes adisquidetu ciren, ecen aitcinean etsai ciren.
13 Orduan Pilatusec deithuric sacrificatçaile aitcindariac, eta gobernadoreac, eta populua, erran cioten:
14 Yinaraci derautaçue guiçon hau populua alchatcen çuela beçala; eta huna, interrogatu dudan ondoan çuen aitcinean, eztut khausitu hunen baithan acusatcen duçuen hoguen hetaric batere.
15 Ez-eta Herodesec ere; ecen hari igorri