Edukira joan

Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/115

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

çaituztet, eta huna, deusic etçayo eguin içan sinalatcen duenic heriotcea mereci duela.
16 Beraz açotaraci ondoan utcico dut lachoan.
17 Bada norbait utci behar cioten lachorat phestan;
18 Eta yende oste guciac oihu eguin çuen betan, ciotelaric: galçaçu hau, eta utz çaguçu Barrabas lachoan;
19 Ceina presondeguian eçarria içan baitcen cembait hiritan guerthatu asalduraren eta hilcecaren gatic.
20 Pilatus beraz mintçatu cioten oraino, nahiz lachoan eçarri Jesus.
21 Bainan oihu eguiten çuten, ciotelaric: khurutcefica çaçu, khurutcefica çaçu!
22 Eta erran cioten hirurgarren aldicotçat: bainan cer gaizqui eguin du guiçon hunec? eztut deusic aurquitcen hau baithan heriotcea mereci duenic; açotaraciric beraz, lachoan utcico dut.
23 Bainan oraino oihu eguiten çuten gorago, galdetuz khurutceficatua içan çadin, eta heyen oihuac eta sacrificatçaile aitcindarienenac azkhartuz çoacin.
24 Orduan Pilatusec pronontçatu çuen galdeguiten çutena eguina içan çadin.
25 Eta lachoan utci cioten, asalduraren eta hilcecaren gatic presondeguian eçarria içan cena eta ceina galdetcen baitçuten; eta largatu çuen Jesus heyen gogoari.
26 Eta eramaiten çutelaric, hartu çuten Simon icena çuen bat Cireniacoa, landetaric heldu cena, eta cargatu çuten khurutceaz