Jesusen ondotic ekharteco.
27 Bada populu eta emazte mulço handi batez seguitua cen, ceinec yoiten baitcituzten bulharrac eta nigar eguiten baitcioten.
28 Bainan Jesus itçuliz heyen alderat, erran cioten: Jerusalemeco alabac, ez eguin nigarric ene gainean: bainan eguiçue nigar çuen gainean, eta çuen haurren gainean.
29 Ecen huna, ethorrico dire egunac non erranen baitute: ongui dohaxuac dire emazte agorrac, eta hauaric içan eztutenac, eta haci eztuten bulharrac.
30 Orduan hasico dire erraiten mendiei: eror çaitezte gure gainerat, eta bizcarrei: estal gaitçatçue.
31 Ecen baldin eguiten badituzte gauça hec çur pherdeari, cer eguina içanen da çur idorrari?
32 Bertce biga ere gaizqui eguileac cirenac, içan ciren eramanac harequin heriotcerat.
33 Eta ethorri cirenean Calbarioa deithua den lekhurat khurutceficatu çuten han, eta gaistaguinac ere, bat escuinean, eta bertcea ezquerrean.
34 Bainan Jesusec erraiten çuen: Aita, barkha dioçoçue, ecen eztaquite cer eguiten duten. Eguin çuten guero haren arropen partimena, eta aurthiqui cituzten chortean.
35 Eta populua han çagon beha; eta gobernadoreac ere trufatcen ciren hartaz heyequin, ciotelaric: bertceac salbatu ditu, salba bedi bera, baldin Christo ba-
Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/116
Itxura
Orri hau berrikusia izan da