Edukira joan

Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/117

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

da, Jaincoaren hautatua.
36 Soldadoac ere trufatcen ciren hartaz, hurbilduz, eta arno mindua escainiz.
37 Eta ciotelaric: baldin Juduen Erreguea baçare, salba çaite ceroni.
38 Bada bacen haren gainean iscribu bat letra grekez, eta latinez, eta hebroez, hitz hautaz:
Hau Juduen Erreguea Da.
39 Eta itçatuac ciren gaistaguinetaric batec, escarniatcen çuen, cioelaric: baldin Christo bahaiz, salba hadi heroni, eta salba gaitçac gu ere.
40 Bainan bertceac hartuz hitça, gaztigatu çuen borthizqui, cioelaric: eztuçu Jaincoaren beldurric, condenacione berean içaneta?
41 Eta gutaz denaz, çucenqui gaituçu hemen; ecen ardiesten dugu gure hobenec ekhartcen dituzten gauçac; bainan hunec eztu deusic eguin behar etcenic.
42 Guero erraiten cion Jesusi: Jauna! orhoit çaite nitaz ethortcen çarenean çure erresumarat.
43 Eta Jesusec erran cion: eguiazqui erraiten dautçut, egun içanen çarela enequin parabisuan.
44 Bada ya sei orenen ingurua cen, eta ilhumbelztu cen lur hartan gucian bederatci orenac arteraino;
45 Eta iguzquia belztu cen, eta templuco bela urratu cen erditic.
46 Eta Jesusec oihu eguinez gora erran çuen: Aita, çure escuetan eçartcen dut ene