Edukira joan

Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/118

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

izpiritua! eta hori erranic aurthiqui çuen azquen hatsa.
47 Bada capitainac ikhusiz cer guerthatu cen, lorificatu çuen Jaincoa, cioelaric: eguiaz guiçon hau yustua cen.
48 Eta ikhusgarri hartarat bildu ciren yende mulço guciac, ikhusiz guerthatu ciren gauça guciac, itçulen ciren beren bulharrac yoz.
49 Eta haren eçagun guciac, eta Galileatic yarraiqui çaizçon emazteac urrun çauden, gauça hauyei behatuz.
50 Eta huna guiçon bat Joseph deithua, conxeiluco membroa, guiçon prestu eta çuren bat:
51 Bayatu etçuena heyen bitezarriari, ez eta heyen eguintçari, ceina Arimathea Juduen hiricoa baitcen, eta ceinac iguriquitcen baitçuen orobat Jaincoaren erresuma;
52 Ethorriric Pilatusen ganat, galdeguin cion Jesusen gorphutça.
53 Eta erautsiric hura khurutcetic, inguratu çuen mihise batean, eta eçarri çuen hobi batean harrocan eguina, non ezpaitcen eçarria içan nihor orduraino.
54 Bada preparacioneco eguna cen, eta errepausuco eguna hastera çoan.
55 Eta Jesusequin Galileatic ethorri ciren emazteac, seguituric Joseph, behatu çuten hobiari, eta nola cen han eçarria Jesusen gorphutça.
56 Guero itçuliric, preparatu cituzten licurrac, eta usain goçoac; eta errepausuco egunean pausatu ciren Legueco manamenduaren arabera.